Liburu honek Indiako Ozeanoan arrantzan dabiltzan euskal atun-ontzien argazki-katalogazioa jasotzen du. XXI. mendeko itsasontzi moderno hauen argazki bakoitzak itsasontzien erretratu piktoriko klasikoen eskema formala jarraitzen du. Proportzio konstanteko zeru eta itsaso baten atzealdearen kontra ebakiak ageri diren ontzion forma zorrotzek aurpegirik jartzen ez zaion errealitate bat estaltzen dutela uzten dute agerian aldi berean: ozeanoetan gertatzen dena, ekonomia globalaren zutabe eta oinarri den itsasoko trafiko komertzial bizia.
2013 eta 2015 bitartean Indiako Ozeanoan eta euskal kostaldean egindako itsasontzien inbentario hau ontzien barnealdearen eta arrantzaren xehetasunak azaltzen dizkiguten argazki dokumentalez nahiz argazkietan jasotako objektuek iradokitako erreferentzia historiko eta literarioez lagunduta datorkigu. Eta proiektuaren hasieran eta amaieran, erreferentzia bat: uharte bakartiaren irudia, espazio utopiko eta hastapen berri baterako aukera gisa.
Baporak. The Basque Fleet In The Indian Ocean
records a photographic cataloguing of ships in the Basque tuna fishing fleet that work in the Indian Ocean. Each one of the photographs of the modern 21st century fleet uses the format of the classical naval portrait. The sharp forms of the ships, outlined against a background where sea and sky follow a constant proportion, reveal the fact that the vessels cover up a reality whose face we hardly ever see: what goes on in the oceans, the relentless freighting of merchandise that sustains the global economy.
Made from 2013 to 2015 in the Indian Ocean and in the Bay of Biscay, the inventory of ships is accompanied by documentary photographs portraying details of their interiors and the work of fishing, together with historical and literary references that resonate in the images of ships. One of the references, the figure of the desert island as a utopian space and the possibility of new beginnings, lies behind the origin and end of the project.
Egilea:
Mikel Eskauriaza Izenburua:Baporak. Euskal ontzidia Indiako Ozeanoan Urtea:
2017 Argitaletxea:autoekoiztua Ale-kopurua:1000 guztira / 300 euskaraz Edukia:23 euskal atunontziren argazki katalogazioa, Miren jaio, Peio Agirre eta Chris Sharpen testuak, Izaroana eranskina. 102 orrialde Neurriak:22,5cm x 30cm x 1,6cm Babesleak:Eusko Jaurlaritza ISBN:978-84-617-7845-4
Author:
Mikel Eskauriaza Title:
Baporak. The Basque Fleet In The Indian Ocean Year:
2017 Editorial:
self-published Copies:
1000 / 200 copies in English. Contents:
photographic cataloguing of 23 Basque tuna fishing ships, texts by Miren Jaio, Peio Agirre and Chris Sharp, Izaroana supplement. 102 pages in total. Sizes:
22,5cm x 30cm x 1,6cm Produced with the aid of:
Basque Government ISBN:
978-84-617-7844-7