RISVEGLIO. MUSEOAN ITZARTZEA

RISVEGLIO. MUSEOAN ITZARTZEA
Mikel Eskauriaza
18€
Liburu honek Indiako Ozeanoan arrantzan dabiltzan euskal atun-ontzien argazki-katalogazioa jasotzen du. XXI. mendeko itsasontzi moderno hauen argazki bakoitzak itsasontzien erretratu piktoriko klasikoen eskema formala jarraitzen du. Proportzio konstanteko zeru eta itsaso baten atzealdearen kontra ebakiak ageri diren ontzion forma zorrotzek aurpegirik jartzen ez zaion errealitate bat estaltzen dutela uzten dute agerian aldi berean: ozeanoetan gertatzen dena, ekonomia globalaren zutabe eta oinarri den itsasoko trafiko komertzial bizia.

2013 eta 2015 bitartean Indiako Ozeanoan eta euskal kostaldean egindako itsasontzien inbentario hau ontzien barnealdearen eta arrantzaren xehetasunak azaltzen dizkiguten argazki dokumentalez nahiz argazkietan jasotako objektuek iradokitako erreferentzia historiko eta literarioez lagunduta datorkigu. Eta proiektuaren hasieran eta amaieran, erreferentzia bat: uharte bakartiaren irudia, espazio utopiko eta hastapen berri baterako aukera gisa.
Risveglio. Museoan itzartzea introspekzio-ariketa bat da, museoaren funtzioaren, artearen materialtasunaren eta artxiboaren ahalmenen inguruko barne-azterketa bat. Liburuak Mikel Eskauriazaren izen bereko argazki-sail bat du abiapuntu, eta Miren Jaioren eta Asier Mendizabalen testu argitaragabeak biltzen ditu. Mikelen irudiek Bilboko Arte Ederren Museoaren bi asteko okupazioa dokumentatzen dute. 1990ean, EHUko ikasleek itxialdia egin zuten museoan, Leioako Arte Ederren Fakultatean ezarri berri zen euskarazko adarrean irakasle aski ez zegoela salatzeko. Eskauriaza arte ederretako ikaslea zen garai hartan, baita Egin egunkariko argazkilaria ere, eta, okupazioan parte hartzeaz gain, argazkien bidez dokumentatu zuen museoan gertaturikoa, ikuspuntu bikoitz hori baliatuz. Liburu honetako testuek museo batean itzartzearen nozioa azpimarratzen dute, baita bildumazaletasun publikoaren funtzioa, eskultura, gorputza eta argazkigintza dokumentalak artean duen eginkizuna ere. XX. mendeko hainbat une historiko gurutzatzen eta teilakatzen dira liburuko orrialdeetan. Kontaktuaren sentsualitatearen bidez, Risveglio. Museoan itzartzeak testuinguruaren ideia biltzen du nolabait, eta talde-lanak, partekatzeak eta elkarlanak dituzten ahalmenak mundu berriak zabaltzeko.

Egilea: Mikel Eskauriaza Izenburua: Baporak. Euskal ontzidia Indiako Ozeanoan Urtea: 2017 Argitaletxea: autoekoiztua Ale-kopurua: 1000 guztira / 300 euskaraz Edukia: 23 euskal atunontziren argazki katalogazioa, Miren jaio, Peio Agirre eta Chris Sharpen testuak, Izaroana eranskina. 102 orrialde Neurriak: 22,5cm x 30cm x 1,6cm Babesleak: Eusko Jaurlaritza ISBN: 978-84-617-7845-4
Egilea: Mikel Eskauriaza  Izenburua: Risveglio. Museoan itzartzea
Urtea: 2020  Argitaletxea: -zko Apus apus Ale-kopurua: 500 guztira / 150 euskaraz Edukia: Risveglio. Museoan itzartzea 1990 argazki seriea, Asier Mendizabal eta Miren Jaioren testuak, Bilboko Arte Ederren Museoko argazkiak. 56 orrialde  Neurriak: 17cm x 22,8cm x 0,9cm  Babesleak: Eusko Jaurlaritza  ISBN: 978-84-948766-2-2
Dossier PDF
Prentsa eta erakusketak EROSI
Share by: