S.A.T.

SERVICIO ARCHIVOS TÉCNICOS
1972-1973
2016ko udaren bukaeran, txango bat egin genuen Arraia-Maeztu asfalto-meategi zaharrera. Lantegiaren hondakinen azpian, argitalpen bitxi bat aurkitu genuen: Artxibo Teknikoen Zerbitzuak (S.A.T.) 1958. eta 1978. urteen artean Espainian argitaratu zuen Eraikuntzen eta Herri Lanen Katalogoa. Kausitu genuen edizioak (1972-1973) ehunka enpresa-fitxa biltzen ditu, garai hartan eraikuntzaren industriarekin loturiko zerbitzuak ematen zituzten konpainienak. Produktu-txostenaren eta publizitate-kartelaren artean kokatzen den argitalpen hau enpresa-fitxen bilduma bat da, garai hartan erabiltzen ziren baliabide grafikoez, iturri tipografikoez, argazki-konposizioez eta inpresio-teknikez beteriko aurkibide bisual baliotsu bat.

Industria-produktuen eskaintza gero eta zabalagoa bateratzeko eta antolatzeko xedez, XX. mendearen hasieran Sweet’s Catalog File delakoa sortu zen Estatu Batuetan. Arkitekto eta ingeniarientzako lanabes baliagarria izan zen bere garaian, eta orain haientzat bezain erabilgarria da ikertzaileentzat. Argitaletxe horren katalogoak kontsultatzean, gai gara garaiko gogoa hautemateko eta diseinu-joerak identifikatzeko, irtenbide grafikoak ateratzeko eta berrikuntza teknologikoak ezagutzeko. Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegiak dioen moduan, sekulako informazio-meategia da Sweet’s, katalogo maisu baten adibide paregabea.

1940ko eta 1950ko hamarkadetan, Ladislav Sutnar izan zen Sweet’s Catalog File delakoaren zuzendari artistikoa, eta ziur aski hari zor diogu esku artean dugun katalogoaren diseinua. Zuekin partekatu nahi dugu katalogoa ikuskatzeak eragiten digun plazera, argitalpenari eguneroko erritmo bat ezarriz: katalogoa osatzen duten fitxak digitalizatu ahala, webgunera igoko ditugu fitxategiak. Prozesuaren jarraipena egiteko, Instagramera ere jo dezakezue, non fitxa bat argitaratuko baitugu egunero, katalogoa osorik sareratu arte.
Sarrera Sarrera

Share by: