Geldi 2011-2017 Goitibehera jaitsierak
Euskal Herriko goitibeheren fenomenoari buruz argitaratu den lehen liburu monografikoa da. Gailu artistiko gisa diseinatu eta konfiguratua, etnografia eta argazkigintza dokumentalak eskaintzen dituen tresnez baliatzen da. Argitalpen honek, modernitatearen esperientzi estetikoaren parte esanguratsua diren, lan industriala eta errepideetatik eratorritako mugikortasunaren inguruko hausnarketa egiteko espazio bat zabaltzen du. Geldi 2011-2017 Goitibehera jaitsierak
hiru gorputzetan zabaltzen den zenbakitutako eta sinatutako serie limitatuko argitalpena da, euskaraz eta gazteleraz idatzia eta ingelesera oso-osorik itzulia. Argitalpenak ehunka argazki biltzen ditu, bi inbentario osagarri, eta argitarapenerako idatzitako edo eta itzulitako testu kritiko sorta.
Goitibeherak bide asfaltatuetan behera jaisteko erabiltzen diren motorrik gabeko ibilgailu auto-eraikiak dira. Haien eraikuntza eta erabilpena Euskal Herrian erroturik dagoen kultur jarduera bizia da. Bertako modernitatearen ezaugarri izan diren bi fenomeno garrantzitsuren arteko bidegurutzean agertzen dira: bailaren industrializazioa batetik eta errepideen asfaltatzea bestetik. Goitibeherak industri makineria astuna eta automobilgintza piezak berrantolatuz sortzen dira, lantegian ikasitako ezagutzak asmamenaren zerbitzura jartzen dituztelarik. Mundu materiala birziklatu, zatitu, eraldatu eta berrantolatzeko gaitasuna dutenez, egungo mundua irudikatzeko ahalmena dute eta lanaren esfera tradizionaletik harago, bizitzaren alderdi sortzaile eta kolektiboa azpimarratzen dute.
Primer libro monográfico sobre el fenómeno de las goitibeheras
en Euskal Herria. La publicación, ideada y configurada como un dispositivo artístico, se sirve de algunas herramientas de la etnografía y la fotografía documental para desplegar un espacio de reflexión sobre tres de las experiencias estéticas más relevantes de la modernidad: el trabajo industrial, el tránsito rodado y la fotografía. La obra resultante toma la forma de fichero desplegable de tres cuerpos, de serie limitada numerada, editada en euskera/castellano e íntegramente traducida al inglés. GELDI reúne más de cien fotografías, dos inventarios completos, además de una serie de textos críticos producidos y/o traducidos para la publicación.
Las goitibeheras
son vehículos autoconstruidos sin motor que se utilizan para hacer descensos por carreteras asfaltadas. Creadas a partir de los restos de maquinaria industrial pesada y de los sobrantes de la industria de la automoción, se construyen gracias al ingenio y los saberes del trabajador industrial. La práctica del reciclaje, la fragmentación, la resignificación y la recontextualización de los elementos materiales que nos rodean, subrayan las capacidades creativas y constructivas propias de la modernización. Las goitibeheras
nos permiten conocer la cultura industrial desde una óptica que supera la esfera tradicional del trabajo e invade la dimensión creativa, popular y colectiva de la vida.
Egileak:
Usue Arrieta eta Vicente Vázquez Izenburua:
Geldi 2011-2017. Goitibehera jaitsierak Urtea:
2018 Argitaletxea:
-zko Ale-kopurua:
200 zenbakituak Edukia:
6 liburuxka egileen, Jeremy Macclancy, Nader Koochaki eta Diego Carbajoren testuekin, 89 goitibehera fitxa, 59 jaitsiera fitxa, poster bat, argazki album bat, kartografía, inbentario indizeak, lehiaketen klasifikazioak... guztira 628 orrialde Neurriak:
22,5cm x 30cm x 8cm Babesleak:
Eusko Jaurlaritza, Azala kreazio espazioa, X Films, Punto de Vista Zinema dokumentaleko nazioarteko jaialdia, Tractora Kolaboratzaileak:
Center for Basque
Studies, University of Nevada (Reno), Labayru Fundazioa, Iñaki Martinez de Albeniz, Euskal Herriko Inertzi Kirolen Federazioa, Maldan Behera Inertzi Kirolak, Goitibeherak Elkartea, Jaialdi Elkartea, Bilboko konpartsak, Eskoriatzako goitibehera zaleak, Federación de Deportes de Inercia, Zonagravedad.com ISBN: 978-84-948766-0-8
Autores:
Usue Arrieta y Vicente Vázquez Título:
Geldi 2011-2017. Descensos de goitibeheras
Año:
2018 Editorial:
-zko Tirada:
200 ejemplares numerados. Contenido:
6 libretos con textos críticos
de los autores, Jeremy MacClancy, Nader Koochaki y Diego Carbajo, 89 fichas de goitibeheras, 59 fichas de descensos, póster, album de fotos, cartografía, indices de inventarios, clasificaciones... 628 páginas. Medidas:
22,5cm x 30cm x 8cm
Apoyos:
Gobierno Vasco, Azala espacio de creación, X Films, Punto de Vista Festival Internacional Cine Documental de Navarra. Colaboradores:
Center for Basque
Studies, University of Nevada (Reno), Labayru Fundazioa, Iñaki Martinez de Albeniz, Federación Vasca de Deportes
de Inercia, Maldan Behera Inertzi Kirolak, Goitibeherak Elkartea, Jaialdi Elkartea, Bilboko konpartsak, Eskoriatzako goitibehera zaleak, Federación de Deportes de Inercia, Zonagravedad.com. ISBN:978-84-948766-0-8
Dossier PDF
Dossier PDF