Geldi 2011-2017 Goitibehera jaitsierak
Euskal Herriko goitibeheren fenomenoari buruz argitaratu den lehen liburu monografikoa da. Gailu artistiko gisa diseinatu eta konfiguratua, etnografia eta argazkigintza dokumentalak eskaintzen dituen tresnez baliatzen da. Argitalpen honek, modernitatearen esperientzi estetikoaren parte esanguratsua diren, lan industriala eta errepideetatik eratorritako mugikortasunaren inguruko hausnarketa egiteko espazio bat zabaltzen du. Geldi 2011-2017 Goitibehera jaitsierak
hiru gorputzetan zabaltzen den zenbakitutako eta sinatutako serie limitatuko argitalpena da, euskaraz eta gazteleraz idatzia eta ingelesera oso-osorik itzulia. Argitalpenak ehunka argazki biltzen ditu, bi inbentario osagarri, eta argitarapenerako idatzitako edo eta itzulitako testu kritiko sorta.
Goitibeherak bide asfaltatuetan behera jaisteko erabiltzen diren motorrik gabeko ibilgailu auto-eraikiak dira. Haien eraikuntza eta erabilpena Euskal Herrian erroturik dagoen kultur jarduera bizia da. Bertako modernitatearen ezaugarri izan diren bi fenomeno garrantzitsuren arteko bidegurutzean agertzen dira: bailaren industrializazioa batetik eta errepideen asfaltatzea bestetik. Goitibeherak industri makineria astuna eta automobilgintza piezak berrantolatuz sortzen dira, lantegian ikasitako ezagutzak asmamenaren zerbitzura jartzen dituztelarik. Mundu materiala birziklatu, zatitu, eraldatu eta berrantolatzeko gaitasuna dutenez, egungo mundua irudikatzeko ahalmena dute eta lanaren esfera tradizionaletik harago, bizitzaren alderdi sortzaile eta kolektiboa azpimarratzen dute.

Egileak:
Usue Arrieta eta Vicente Vázquez Izenburua:
Geldi 2011-2017. Goitibehera jaitsierak Urtea:
2018 Argitaletxea:
-zko Ale-kopurua:
200 zenbakituak Edukia:
6 liburuxka egileen, Jeremy Macclancy, Nader Koochaki eta Diego Carbajoren testuekin, 89 goitibehera fitxa, 59 jaitsiera fitxa, poster bat, argazki album bat, kartografía, inbentario indizeak, lehiaketen klasifikazioak... guztira 628 orrialde Neurriak:
22,5cm x 30cm x 8cm Babesleak:
Eusko Jaurlaritza, Azala kreazio espazioa, X Films, Punto de Vista Zinema dokumentaleko nazioarteko jaialdia, Tractora Kolaboratzaileak:
Center for Basque
Studies, University of Nevada (Reno), Labayru Fundazioa, Iñaki Martinez de Albeniz, Euskal Herriko Inertzi Kirolen Federazioa, Maldan Behera Inertzi Kirolak, Goitibeherak Elkartea, Jaialdi Elkartea, Bilboko konpartsak, Eskoriatzako goitibehera zaleak, Federación de Deportes de Inercia, Zonagravedad.com ISBN: 978-84-948766-0-8
Egileak:
Usue Arrieta eta Vicente Vaazquez Izenburua:
Geldi 2011-2017. Goitibehera jaitsierak Urtea:
2018 Argitaletxea:
-zko Ale-kopurua:
200 zenbakituak Edukia:
6 liburuxka egileen, Jeremy Macclancy, Nader Koochaki eta Diego Carbajoren testuekin, 89 goitibehera fitxa, 59 jaitsiera fitxa, poster bat, argazki album bat, kartografia, inbentario indizeak, lehiaketen klasifikazioak... guztira 628 orrialde Neurriak:

Dossier PDF
Dossier PDF